Doble Cerok irabazi du Zaldibarko 24 orduen txapelketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko uzt. 14a, 16:33

Doble Cero eta La Cantero taldeek jokatu dute gaueko ordu txikitan Zaldibarko 24 orduen areto futbol txapelketa. 4-2 nagusitu dira Doble Cero taldeko mutilak. Antolatzaileak gustura daude aurtengo txapelketak eman duenarekin. 14 talde aritu dira lehian; horietatik bi kanpokoak –Berriz eta Bergarakoak.

Finalaren ostean sari banaketa egin dute: Doble Cerok talde onenaren saria jaso du eta La Canterok bigarren saria. Jokalari onenaren saria Igor Ojangurenendako izan da (Doble Cero taldekoa).

14 talde aritu dira lehian aurtengo 24 orduen txapelketan. Horietatik bi kanpokoak izan dira, Berriz eta Bergarakoak, hain zuzen.

Antolatzaileek adierazi digute gauean atzerapen txiki bat izan dutela: ordu erdiz argi barik egon dira. Gainontzean, baina, ez dute inolako arazorik izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak