Egubakoitzean hasi zituzten jaiak Santa Marinan. Iluntzean musikak girotu zituen kaleak: drag queen talde batek hartu zituen kaleak, baina euriagatik ez zuten behar bezala gozatu ikuskizunaz.
Atzo, zapatua, musika, haurrendako jolasak eta igerilekuak izan zituzten. Makatzena pilotalekuan, aldiz, Agustin Sarres hernaniarrak 30 lagunendako paella gertatu zuen. 4 kilo arroz eta 7 kilo haragi erabili zituen horretarako. Horrez, gain Amador Martin e hijos markako produktu iberikoak dastatzeko eta erosteko aukera egon zen pilotalekuan.
Gaur, nagusien txanda izango da. 100 lagunendako paella gertatuko dute.