Maialen Axpek 3,70eko jauzia egin zuen 23 urtez azpikoen Europako Txapelketan. Emaitza horrekin 24. postuan sailkatu zen bedoñarra; baina, ez zen nahikoa izan. Lehenengo 12ak sailkatu ziren hurrengo faserako.

Pista estalian 4,01eko metroko jauzia egin du aurten Axpek; aire libreak, aldiz, 3,95ekoa.
Hil amaieran Espainiako Txapelketa absolutuan parte hartuko du Axpek.
Malen Ruiz de Azua, Italiara
Malen Ruiz de Azua arrasatearra Italiara joango da datorren eguenean junior mailako Europako txapelketa jokatzera. Joan zen astean Espainiako pertika txapelketa irabazi zuen Ruiz de Azuak.