Mondraren eta Realaren etxea izan zen Mojategi

Jon Berezibar 2013ko uzt. 13a, 20:05

Partidu historikoa bizi izan zuen atzo Mojategik, hainbat arrazoirengatik: Mondraren 100. urteurrena, Realaren lehen bisita Mojategira, orain arteko sarrerarik jendetsuena, eta emaitza, gutxienekoa bazen ere, futbolean batere ohikoa ez dena: 0-12.

[ASTELEHENEKO GOIENA PAPEREAN KRONIKA OSOA, ARGAZKIAK ETA ZALEEN IRITZIAK]

ARGAZKI GALERIAK
REALEKO JOKALARIEI HARRERA SINADURAK ZALEEI PARTIDUAREN LEHEN ZATIA BIGARREN ZATIA ZALEEN AMAIERAKO OSPAKIZUNA

BIDEOAK: Golak eta giroa



Emaitzak ez zuen inor harritu, bi taldeen arteko aldea ikusita. Iagoba Arrasate Realeko entrenatzaileak esan zuenez, taldearen jokoak "sentsazio onak" utzi dizkio: "Aurkariari errespetu osoz, exijitu diguten maila ematen dugu. Probatzeko eguna izan da, batez ere erasoko jokoan, eta pozik nago"

Mikel Gonzalez 'Gontxa' jokalari arrasatearrarendako "oso egun berezia" izan zen: "Polita izan da etxean jokatzea, harmailak goraino beteta". Lagunartekoa hasi aurretik jaso zituen opariengatik "eskerrik beroenak" eman ditu. Partidua amaitzeaz bat, halako kasuetan ulertzekoa denez, zaletuek hartu dute futbol zelaia, euren izarrekin argazkiak atera eta autografoak eskatzeko.

Mondra serio irten da, ondo jarrita, eta lehen minutuetan aurre egin ahal izan dio talde txuri-urdinari. Golen bat egiteko aukeraren bat ere izan du Iker Pavon gazteak, baina hortik aurrera Reala izan da jaun eta jabe.

Atsedenaldira 0-5eko emaitzarekin heldu dira eta bigarren zatian ia jokalari guztiak aldatu dituzte bi taldeek. Bigarren zatian ere dinamika bera jarraitu du norgehiagokak: Mondrako jokalariak baloiaren atzetik eta Reala patxada guztiarekin jokatzen. Gola egiten duten jokalarien zerrenda luzea da oso: Vela, De la Bella, Zurutuza, Prieto, Sangalli, Ros eta Pardo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak