Doinu kubatarrak, domekan, Nabori taldearen eskutik

Naiara Uriarte 2013ko uzt. 12a, 16:14

Nabori talde kubatarrak Kubako musika klasikoa eskainiko du, domekan, Monterroneko parkean 10.30etan. Son kubatar musika nazionala, izango da nagusi. 20. eta 30. hamarkadan famatu egin ziren doinu klasikoez gain, beraien kantuak ere interpretatuko dituzte.

Kubatar gazteek txikitatik jasotzen dituzte beraien herriko musika tradizioa. Horren isla Nabori taldea da. 1993ean sortutakoa. Zortzi musikarik osatzen dute taldea -zuzendaria, hiru abeslari, koroa eta lau instrumentu jotzaile-.Hasierako urteetan, Kubako hainbat toki esanguratsuenetan eta unibertsitatean hasi ziren kontziertuak jotzen.Arrakasta izanda, Europara salto egitea pentsatu zuten. Ondorioz, egun, Europako bira egin dute. Son musika jo ahal izateko, instrumentu ezberdinak erabiltzen dituzte: tronpeta, babybassa, kongak, gitarra eta bongoa. Instrumentu klasikoak, alegia.

Eszena gaineko ikuskizuna

Taldeak Compay segundo, el Trio Matamoros, Los compadres... bezalako abestiekin girotuko dute emanaldia. Baina eszena gaineko ikuskizun txiki eta ederra egingo dute. Ikusleak ez dira aulkian jazarrita egongo, eta kontzertuan parte hartzeko gonbita izango dute.
Arrasateko Udazabal kultura programazioko hitzordua dugu Nabori taldearen kontzertua. Antolatzaileen arabera, Kubako musika estiloak jarraitzaile asko ditu eta Arrasaten kubatar dezente bizi direnez, arrakasta izango duen emanaldia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak