Jantzi berria estreinatuko du Realak Arrasaten

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko uztailaren 12a

Realak jantzi berria estreinatuko du gaur Mojategin Mondraren aurka jokatuko duen partiduan. 20013-2014 denboraldian erabiliko du. Aurrekoaren ezberdintasun nagusiak dira lepoaldea borobila duela, atzealde osoa urdin kolorekoa dela eta mahukak, ostera, zuriak. Horretaz gain, Europako Txapeldunen Ligarako sailkatzen bada, haren irudia eroango dute kamiseten eskumako mahukan. Bestalde, bigarren jantzi moduan, beltza erabiliko du Realak: kamisetak, prakak eta galtzerdiak. Bihar, zapatua, jarriko dituzte salgai, baina gaur ikusiko ditugu lehen aldiz Arrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak