GUreztatu ekimenaren bigarren faseko ondorio nagusiak azaldu dituzte Arrasateko Azoka Plazan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uztailaren 11

Bagarak sustatu eta herriko hainbat eragilek babesten duten GUreztatu ekimenaren bigarren fasearen saio irekia egin dute Arrasateko Azoka plazan. Apirileko Azoka Egunaren balorazio positiboa egiteaz gain, ikasturtean zehar lantalde ezberdinek egin duten lanaren laburpena egin dute. Hala, lantalde batzuek ondorio nagusiak azaltzen zituzten bitartean, beste batzuek irailetik aurrerako erronkak eman dituzte aditzera. Bigarren fasea hau abenduan emango dute amaitutzat. Lehen fasean egindako lanaren berri jasotzeko, klikatu hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak