Kalera atera dituzte Gazte Bulegoa eta Sexologia Zerbitzua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uztailaren 11

Uztailean egin ohi duten moduan, aurten ere Gazte Bulegoak eta Sexologia Zerbitzuak kalera aterako dituzte informazio mahaiak.  Eguen arratsaldetan eta egubakoitz goizetan Garibai Etxeko kanpoaldean egongo dira. Gazte Bulegoak udako oporraldiak prestatzeko denetariko informazioa eskainiko du: informazio turistikoa, gidak, alojamendua, osasun aseguruak, garraioa... Sexologia Zerbitzuak ere sexualitatearekin zerikusia duen hainbat gairen gaineko informazioa jarriko du herritarren eskura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak