Arrasateko Al-Andalus '8 apellidos vascos' filmaren errodaje lekua, gaurtik

Goiatz Arana Begiristain 2013ko uzt. 11a, 14:14

Goizean ekin diete Emilio Martinez Lazaro ('Los dos lados de la cama', 'Las palabras de Max', 'Carreteras secundaria') zuzendari espainiarraren komedia berrirako Arrasateko eszenak errodatzeari eta lau egunez ariko dira bertan (eguena, egubakoitza, zapatu goiza eta astelehena). Denbora tarte horretan, Sevillako oholtza flamenko bat izango da Arrasateko Al-Andalus. Bertan dihardute lanean Clara Lago eta Dani Rovira aktoreek, besteak beste.

Rafa (Dani Rovira) andaluziar peto-petoa Amaia (Clara Lago) izeneko neska euskaldun batez maitemindu da eta, bere bihotza konkistatzea helburu hartuta, Euskal Herrira etorriko da edozer egiteko gertu, baita euskaldun paperean sartzeko gertu ere. Horixe da 8 apellidos vascos filmean kontatzen den istorioa, labur esanda. Carmen Machi eta Karra Elejalde dira film honetako beste bi protagonista nagusiak, Arrasateko grabaketetan egongo ez badira ere.

Ekainaren 1ean hasi zituzten grabaketak, Gipuzkoako kostaldean eta Leitzan, eta uztailaren 16an amaitzea da asmoa. Egunotan, Arrasateko Al-Andalusen ari dira lanean, esan moduan, eta barrura sartzeko baimenik eman ez diguten arren, kultura elkartearen kanpoko aldera hurbiltzea nahikoa da ezohiko mugimendua dagoela ikusteko.

Filmaren errodajerako figuranteak behar zituztela-eta, casting-a egin zuten Arrasaten, maiatzaren 16an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak