Bestalde, datorren urtean San Ferminetara joateko asmoa azaldu zuten. Honekin, bazkarira etorri ez zirenak animatu gura dituzte datorren urterako. Izan ere, iaz, 25 urte bete zituztenean aurten baino askoz ere jende gehiago elkartu ziren, orduko "andereño eta guzti" kontatu digutenez. Ea, bada, datorren urterako animatzen diren aurten piper egin duten horiek ere, praka eta alkandora zuria eta gerriko eta zapi gorria soinean Iruñera joaten.