Jantzi berriak eta helburuak aurkeztu ditu Ointxe! taldeak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uzt. 10a, 22:19

Ez da berria MUk Ointxe! babestea, azken urteetan hala izan baita. Gaur, baina, datozen 3 denboraldietarako hitzarmena sinatu dutela eman dute aditzera eta jantzi berriak aurkeztu dute Kulturaten. Gainera, taldearen esparru ezbedinetan hobetu beharreko gaiez egin dute berba.

Babesle berdinarekin jarraituko du beraz Ointxe! Saskibaloi Taldeak datozen hiru denboralditan. MU izango da nagusi, eta Mondragon Linguak babestuko ditu saski-eskolako taldeak.

Baina gainera, azken hilabeteetan taldearen barruan egin duten hausnarketa baten berri eman dute. Esparru ezberdinetan lantaldeak sortu eta etorkizunera begira zer hobetu daitekeen eman diete aditzera bazkide, entrenatzaile eta jokalariei zuzendutako agerraldian.

Hala, beste hainbaten artean, saskibaloiaren bidez aurretik ere garatu gura zituzten zenbait balore sustatu nahi dituzte: esfortzua, talde-lana... Baina ez soilik jokalarietan, baita entrenatzaile edo gurasoengan ere. Bizikidetza plana sortu dute, guzti-guztiek errespetatu ditzaten baloreak.

Garatu gura duten beste arlo bat entrenatzaileei zuzendutakoa da. Hala, kiroltasuna sustatu beharko dute hauek esaterako, eta baita gurasoekin harremana indartu ere.

Entrenatzaileari entrenatzen irakastea ere funtsezkotzat dute, eta hori egingo dute hurrengo denboraldian: kategoriaka helburuak zehaztuz, esaterako.

Saski-eskola gora

Saski eskolaren gainean ere egin dute berba. Oso pozik daude egungo egoerarekin. "Bertan hasten da guztia, eta garrantzitsua da lantzea". Harrobia badagoela eman dute aditzera, egun Ointxe!ko kategoria ezberdinetan 180 jokalari inguru daude, horietatik 50 dira gutxi gorabehera saskibaloi-eskolakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak