Proiektu berri honen sortzaileek euskal geografiako hainbat herri eta hiriburu bisitatuko dituzte euskal tabernarien gehiengoaren iritziak batzeko. Izan ere, ekoiztera doazen garagardo berriaren ezaugarriak inkesta bidez ateratako ondorioek definituko dituzte.
Euskal etxeek hartu dute parte dagoeneko
Bestalde, aipatzekoa da dagoeneko munduko hainbat euskal etxetan egin direla inkestak. Lehenengo garagardo prototipoari ekin zaio. Sortzaileek aurreratu dutenez inkestek hainbat zehaztasun izango ditu; garagardoaren osagaiak mingostasuna, kolorea eta gas kantitatea: "Tabernariek ondo baino hobeto ezagutzen dituzte euren bezeroen nahi eta gustuak, eta zein egokiago eurak baino guztiondako izango den garagardoa sortzeko".
Garagardo berria udazken hasierarako gertu izatea espero dute eta izena oraindik publiko egin gura ez arren, logoaren irudia erakutsi digute dagoeneko. "Arrasateri keinu bat" egiteko, dragoia aukeratu dute irudi.