Josu Uribetxebarriaren osasun egoera “berriz aztertzeko” eskatu du Auzitegi Nazionalak

Goiatz Arana Begiristain 2013ko uztailaren 9a

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eskatu du "berriro kalkulatzeko" zein den Josu Uribetxebarriaren bizi itxaropena. "Gaixoaren egoeraren ebaluazio berri bat" eskatu dio idatziz Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzari, eta nahi du Madrilgo epaitegi horretako auzitegi mediku Carmen Baenak idaztea txostena; iaz, Baenak ebatzi zuen Uribetxebarriak kartzelan jaso zezakeela minbiziaren aurkako tratamendua.

Donostiako Ospitaleak eginiko txostenak "argiki inkongruenteak" direla uste du Fiskaltzak, eta "zorroztasun falta deigarria" antzeman du agirietan.

Joan den astean jakinarazi zion Donostia Ospitaleak Espainiako Barne Ministerioari Uribetxebarriak duen minbizia sendaezina dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak