Espainiako Kongresuko goi-ordezkariek Fagorren Txinako lantegia bisitatu dute

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 9a, 14:00

Espainiako Diputatuen Kongresuko presidenteak, Jesus Posadak, Fagor Arrasatek Kunshanen (Txina) duen lantegia bisitatu zuen astelehenean, beste goi-ordezkari batzuekin batera.

Espainiako legebiltzarreko beste ordezkari batzuk ere izan ziren Posadarekin batera: bigarren presidenteordea, Javier Barrero; lehen idazkaria, Ignacio Gil; Alderdi Popularreko bozeramailea, Alfonso Alonso; PSOEko bozeramailea, Soraya Rodriguez; CiUko bozeramailea, Josep Antoni Duran i Lleida; eta beste bost arduradun. Txinan Espainiak duen enbaxadorea, Manuel Valencia, eta enbaxadako beste ordezkari batzuk ere bertan izan ziren.

Txinako agintari batzuk ere bisita horretan izan ziren: Suzhouko alkatea, Kunshango alkatea eta Quiandeng-en Alderdiak duen idazkaria.

Fagor Arrasateko Txinako gerenteak, Jon Agirrek hartu zituen arduradun guztiak.

Aurten, 50 milioi euroko salmentak

Fagor Arrasatek 50 milioiko salmentak egitea espero du aurten. 170 langile ditu dagoeneko eta Txinako merkatuan erreferentea da prentsen eta estanpazio-sistemen eta ebaketa-lerroen arloetan. Ohiko bezeroen artean, hauek ditu: Volkswagen China, Shanghai General Motors, Great Wall, Baosteel, Tisco, Grupo Gestamp, FAW Group, Foton eta beste batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak