


Zigarrola auzoan, JMAren lursailetan, dago Osiña baserria. Udaletxean eskatu zuten botatzeko baimena eta, lizentzia eskuratuta, LKS ibili da eraiste lanak egiten. JMAtik aditzera eman dutenez, momentuz ez dute libre geratuko den orubean ezer eraikitzeko asmorik. "Segurtasun kontuengatik bota da baserria, erortzeko arriskua handia baitzen". Aspalditik dago baserri hori ordenazioz kanpo. Goizean eraitsi dute, makinekin. Bi aste beharko dituzte guztia garbitzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.