Festa giro beroan ospatu zuten Errozioa andaluziarren elkarteek

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 8a, 18:57

Euskadiko eta Kantabriako andaluziarren elkarteen bilgunea bihurtu zen atzo Arrasate, Errozioko Amaren omenezko ekitaldiak ospatzeko, batez ere Santa Teresa elizatik erromesaldia. Meza, lore eskaintza eta erromesaldia egin eta gero, Arruena parkean ipini zituzten karpen gerizpean batu ziren denak bazkaltzeko.

Eguraldi ona albiste izan da aurten, izan ere, azken urteetan ez dute haren laguntasunik izan Al-Andalus eta beste elkarte batzuetakoek Errozioa ospatzeko. Aurten, erromesen ahotan izan dira eguraldi kontuak ere: "Beste urte batzuetan eguraldi kaskarra zelako eta aurten bero dagoelako, beti zeozer!", esaten zuten, umore onez. Edozein modutan, eguraldi onarekin askoz ikusgarriagoa izan zen erromesaldia, eta gustura abestu eta dantza egin ahal izan zioten Errozioko Ama Birjinari adin guztietako erromesek.

Arrasateko Al-Andalusekoez gain, Euskadiko beste elkarte batzuetakoek hartu zuten parte jaian: Andoaingo, Irungo, Santurtziko, Errenteriako eta beste herri batzuetako elkarteko kideak etorri ziren. Urrutikoenak Kantabriatik etorri ziren. Horiez gain, Corazon de Encina elkartekoek ere euren postua ipini zuten Arruena parkean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak