Eguraldi ona dagoela eta, pozik daude antolatzaileak. Bergara, Angiozar, Elgeta eta Kanpanzar zeharkatu eta gero, Udalan bazkalduko dute, eta sari bereziak emango dituzte: motor politenari, motor zaharrenari eta urrutienetik etorri denari.
Herensugeak taldeko Urtzi Madinabeitiaren esanetan, "ez da ezer berezirik behar errepidean denok batera joateko: suabe-suabe joan eta elkar errespetatu besterik ez".