Heriotzak duintasuna galdu du?

Imanol Gallego 2013ko uzt. 6a, 12:59

Non galdu dugu duintasuna? Galdera maldurra da eta berau erantzuteko Kolektibo Monstrenko eta Zanguango Teatro taldeek Entre Lombrices antzezlana taularatu zuten atzo Arrasateko herriko plazan. Komedia ukituak dituen arren, ikusle helduek erraz antzeman dezakete ehorzketa istrioniko batek bere antzean ezkutatzen dute mezua.

Non dago gizakiaren jakingura eta morbo merkearen arteko muga? Bi pertsona ez dira inoiz gai honetan ados jarriko. Nahas-mahasa hori aprobetxatuz reality formatua duen ehorzketa bat antzeztu zuten. Alfredo Bonaparte talentu-bilatzailea Jose Ja gizajoa konbentzituko du hilkutxan sartzeko. Fama lortzeko bide errazena delakoan edo Jose Ja-k oso argi ez duen arren, proiektu zoro honetan parte hartzen du.

Antzezlanak gidoi kurioso eta originala dauka eta zenbait unetan barruak astintzen dituen horietako lan bat da. Zoritxarrez baina, bi aktoreen arteko elkarrizketa, bakarrizketa eta solilokioak ez dira guztiz borobilak eta zenbait pasartetan haria jarraitzea nahiko zaila da.

Heldu baino ume gehiago

Plazan aurrez jarritako aulki gehienak bete egin ziren arren, ikusle gehienak gaztetxoak ziren eta nekez ulertu zuten ehorzketak gordetzen zituen mezuak. Hala ere, zenbait une komikoekin gogotik egin zuten barre.

Azkenean baina, eta zenbait ikusleren laguntzarekin, Jose Ja-k bere ehorzketa telebisiboa izan zuen jendearen txalo eta barre artean. Magia balitz bezala gainera, hilkutxan eman zituen lehen uneak ere ikusteko aukera egon zen.

Hitz bakar batean: gordina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak