Datorren astean itxita egongo da Arrasateko biblioteka

Guren Zumalde 2013ko uzt. 5a, 18:55

Arrasateko liburutegian liburuen mailegu-sistema aldatu egingo dute. Horregatik, datorren astean itxita egongo da biblioteka. Jarriko duten sistema gaur egungoa baino sinpleagoa da erabiltzeko, eta bertako arduradunek arazo gutxiago ematea espero dute. Hala ere, KZ guneak berdin-berdin emango du zerbitzua; liburutegia egongo da itxita.

Itxita egongo da datorren aste osoan Arrasateko biblioteka. Liburuen kontrol eta mailegurako darabilten sistema aldatzeko itxiko dute. Orain arteko sistema elektromagnetikoa izan da; berria, berriz, irrati-uhinen bidezkoa da. Gaur eguerdian eman dute bertako ardunadunek horren berri. 2012an erosi zuten tresneria Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin etadatorren astean martxan jarriko dute dena.

Horretarako, baina, liburu guztiak etiketatu egin behar dituzte banan-banan. Horrek ekarri du liburutegia itxi beharra. Liburutegiko arduradunek esan dute berritasun horrekin mailegu-sistema erraztu eta akatsak gutxituko direla. Gogorarazi dute Arrasateko bibliotekak 2012an 60 000 dokumentu eman zituela maileguan eta 14 000 bazkide dituela gaur egun. Hurrengo asteko aldaketarekin, liburutegia puntako teknologiaz hornitu eta automailegu-sistema erraztu egingo dute. Eta hori da, arduradunen esanetan, liburutegiek etorkizunean izango duten joera.

Dena den, argi utzi nahi izan dute KZ guneak normaltasunez emango duela zerbitzua datorren astean. Itxita biblioteka egongo dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak