Umorez eta ilusioz ospatu dituzte San Fermin txikiak udalekuetako gaztetxoek

Naiara Uriarte 2013ko uztailaren 5a

Txatxilipurdi udaleku irekietako umeek gaur ospatu dituzte San Ferminak. Ohikoa den bezala, zuriz jantzita eta zapi gorriarekin, gogotsu abestu dute San Ferminetako kanta Herriko plazan. Ondoren, bi entzierro egin dituzte Iturriotz kaletik. Lehena, 3 eta 6 urte artekoak bildu ditu. Bigarrena, berriz, 6 eta 10 urte bitartekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak