Bihartik egubakoitzera itxita egongo da Arrasateko liburutegia

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uztailaren 7a

Bihartik egubakoitzera bitartean Udal Biblioteka itxita egongo dela eman dute aditzera. Hala, uztaileko bigarren aste osoan ezin izango da liburutegia erabili, egin behar dituzten barne-lan batzuk direla eta.

Bestalde, uztailean zehar asteburuetan itxita egongo da liburutegia, baita uztailaren 25ean eta 31n ere. Gainerako egunetan, 10:00etatik 13:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dute. Abuztuari dagokionez, berriz, goizetako ordutegia izango dute: 09:30etan irekiko dituzte ateak eta 14:30ean itxi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak