'Entre lombrices' kale antzerkia gaur Arrasaten

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko uzt. 5a, 13:41

Lur azpitik kontatutako kale antzerkia egingo dute gaur, egubakoitza, Arrasateko herriko plazan, 22:30ean, Kolektibo Monstrenko eta Zanguango Teatro taldeek elkarlanean. 

Alfredo Bonaparte talentu-bilatzailea, agertokira igoko da eta ikuskizun berritzailea egiteko  laguntzaile bat behar duela kontatuko die ikusleei. Ikusleen artean izango den Jose Javier Navaridas José Ja aktoreak onartuko du proposamena. Bitxia da Bonapartek eskatuko diona: lur azpian kamara batekin sartzeko, hain zuzen ere. Jose Ja-k beteko du eskatutakoa eta aurrerantzean ikusleek, pantaila baten bitartez jarraituko dituzte Jose Ja-ren lurrazpiko bizipenak. Horrela abiatzen da Entre lombrices kale antzerkia.

Guztiontzako komedia

Bada, drama bat dela ematen du, baina publiko zabalarentzako komedia dela esan du astean, Jon Elola taldekideak Arrasate Irratian. "Ez da barrez algaraka jarduteko ikuskizun bat, badaude-eta bihotza ukitzen dizuten uneak ere. Ez da gag multzo batez beteriko lan soila, istorio bat kontatu nahi dugu. Seguru nago barre egingo duzuela". Argiekin, musikarekin eta bestelako tranpak baliatuz, ordubete pasako lur azpirako bidaiarako txartela da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak