Josu Uribetxebarriaren osasun-txostenak "atzera bueltarik gabeko egoeran" dagoela berretsi du

Goiatz Arana Begiristain 2013ko uzt. 5a, 12:56

Donostia Ospitaleko eta Onkologia Zerbitzuko arduradunek egindako txostenaren arabera, baldintzapean aske utzi zuteneko bera da haren osasun egoera, "atzera bueltarik gabekoa". Atzo goizean igorri zuen Osakidetzak Iosu Uribetxebarriaren osasun-txostena eta, Espainiako Barne Ministerioaren eskakizuna betez, Espetxe Zuzendaritzaren Idazkaritza Orokorraren eskuetan dago orain dokumentua.

Berri agentziek Osakidetzak Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritzara igorritako osasun txostenak dioena zabaldu aurretik, AVTk adierazi zuen ez dela fio Donostiako Ospitaleak esaten duenaz, eta "berehala" beste bat egiteko eskatu zion Espainiako Auzitegi Nazionalari, Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazekin egindako bileran. Haren hitzetan, Uribetxebarriaren gaixotasuna "sendaezina da, baina ez da gaixo terminala". Hori horrela, kartzelan jarraitu beharko lukeela gaineratu zuen. 

Joan den urteko irailean utzi zuten aske Uribetxebarria, baldintzapean, giltzurruneko minbizia zela-eta. Orduan ere, Osakidetza arduratu zen presoaren osasun egoera aztertzeaz, eta urtebete inguruko bizia iragarri zioten. Diagnostikoa egin zutenetik hamar hilabete pasatu zirenean, Arrasateko preso ohiak bizirik irauten zuela ikusirik, haren osasun egoera aztertzeko deia egin zuten Espainiako Barne Ministeriokoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak