Justizia soziala aldarrikatzeko elkarretaratzea gaur Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uztailaren 4a

Azken hiru hilabetetako lehen eguenetan egindako moduan, justizia soziala aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Portaloian. Antolatzaileek adierazi digutenez, ahalik eta jende multzo handiena biltzea dute helburu; horretarako hileko lehen eguenetan elkartuko dira Portaloian, 19:00etan. Aurrerantzean beste ekimenen bat ere jarriko dute martxan. Lema argia dute: "Krisi hau ez dugu guk sortu, eta ez dugu guk ordainduko". Arlo publikoa defendatu gura dute: "Eraso sozialei erantzuteko batu gaitezen eta sor dezagun babesleku soziala", diote. Gaurko agerraldian AHTaren aurkako salaketa ere egin dute: "AHT-k platera husten digu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak