Ekitaldia Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan izan zen, 7. eraikinean. Gorka Aretxagak, Institutu Politeknikoko koordinatzaileak, aurkeztu zuen ekitaldia eta, jarraian, Jesus Lizarraga eta Natividad Herrastik informazio eta komunikazio teknologiei buruzko ponentzia bana eman zuten. Diplomak banatu ondoren, Vicente Atxak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaileak, ekitaldia itxi zuen. Azkenik, ETIC (Embedded Technologies Innovation Center) enpresara egin zuten bisita gidatuan egungo eta etorkizuneko tresna informatikoak ikusteko aukera izan zuten.