Fagor Etxetresnek ez dute uztaileko aparteko paga emango aurten

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 4a, 14:20

Fagor Etxetresna Elektrikoetako bazkideek ez dute uztaileko aparteko ordainsaririk izango aurten. Hala erabaki zuen atzo Etxetresnen Kontseilu Errektoreak.

Atzoko erabaki hori azaltzeko, batzar informatiboak egingo dituzte arduradunek langileekin.

Fagor Etxetresnetako bazkideei, 2.000 inguru, eragingo die neurri horrek.

Erabakia bat dator Fagor Etxetresnek eta Mondragon Korporazio osoak maiatzean onartu zituzten neurriekin, bereziki 2013rako Gestio Planarekin, Fagor Etxetresnendako onartutako 70 milioi euroko laguntza fondoarekin eta azken hori elikatzeko Etxetresnetako bazkideek onartu zuten % 6,48ko soldata jaitsierarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak