Uztailak udalekuetarako garaia esan gura du Arrasateko zein bailarako hainbat haur eta gaztetxorendako; 2 eta 10 urte arteko haurrendako udaleku irekiak astelehenean hasi ziren. Aurten 234 umek eman dute izena, iaz baino 19 gutxiago. Berramesten ekimenari eutsiz, ekintzak haurren nahien arabera antolatzen saiatuko dira Txatxilipurdiko begiraleak, euren autonomia bultzatuz. Talde ezberdinetan banatuta, denetariko ekintzak egingo dituzte goizero, astelehenetik egubakoitzera. Gaur Biteri plazan harrapatu ditugu, herri kiroletarako gertu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.