Gazte bulegoak antolatuta, gaur hasi dute bitxigintza ikastaroa Arrasateko Kulturateko Loramendi gelan. Txus Gruzeta arrasatearra da irakaslea; pasa dira 25 urte bitxiak egiteari ekin zionetik. Ikastaroaren helburua azaldu digu, labur-labur: "Belarritakoak, eraztunak eta bitxigintzan klasikoak diren apaingarriak egingo ditugu. Azetatoa, oihalak eta azetona erabiliko ditugu nagusiki denetariko piezak egiteko". 12 lagunek eman dute izena, guztiak emakumezkoak. Lau egunez elkartuko dira Kulturaten, 18:00etatik 20:00etara: "Zortzi ordu izango ditu ikastaroak; ematen du denbora ikasgai ezberdinak prestatzeko". Azokaz azoka ibilitakoa, bigarren aldia da Gazte bulegoak antolatutako ikastaro bat ematen duena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.