Errozio domekan Arrasaten, egun osorako egitarauarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uzt. 1a, 20:27

Arrasaten zein Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren andaluziarrendako egun berezia izango da domekakoa. Azken urteetako ohiturari eutsiz, Al-Andalus elkarteak Errozioa antolatu du Arrasateko Udalaren laguntzarekin. Egun osorako egitaraua antolatu dute eta, urtero moduan, EAEko etxe andaluziar ezberdinak gonbidatuko dituzte. Erlijioa, tradizioa eta festarako gogoa elkartuko dira Musakolan. Egitarau osoa ikusteko klikatu hemen.

-09:00etatik 09:45era: Elkarte eta erromes gonbidatuei ongi teorria emateko gosaria Al-Andalus elkartean.

-09:45: Salbe errozieroa Al-Andalus abesbatzaren eskutik.

-10:00: Errozioko Ama Birjinaren irteera Santa Teresako elizara zaldi, zaldun eta erromesekin batera.

-10:15: Lora-eskaintza elkarte laguntzaileen eskutik.

-10:30: Meza Al-Andalus abesbatzak abestuta, Sueños de Andalucia dantza taldearekin.

-11:30: Alegria de la Sierra taldearen emanaldia elizaren irteeran, Arruena parkerako erromesaldi eta guzti.

-19:00: Musika eta dantza parkearen erdialdean Errozioko Ama Birjinaren elkarteei agurra emateko. Bukatzeko, Salbe Rocieroaren interpretazioa.

-20:00: Erromesaldiaren amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak