Espainiako Barne Ministerioak eskatu du Josu Uribetxabarriaren osasun egoerari buruzko txostena, Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiaren bitartez. Barne ministroaren esanetan, Espetxe Zuzendaritza Uribetxebarriaren egoeraren diagnostikoa egin zuen medikuekin egon da, arrasatearraren gaur egungo egoeraren berri izateko. Barne ministroaren arabera, komenigarria da jakitea euskal presoaren "pronostikoa baieztatzen den eta zein izan den haren eboluzioa" baldintzapeko askatasunean dagoenetik "epaileak erabaki egokia har dezan".