Irrintziak eta txalaparta Arrasateko Herriko Plazan

Jagoba Domingo 2013ko ekainaren 29a

Txalaparta festa ospatzen ari dira gaur Arrasaten Ttakun Taldeak antolatuta, eta goizean ekin diote egun osoko programari. Txalaparta saio librea egon da herritarrek txalaparta jotzera animatzeko eta hainbatek ez du aukera galdu. Eguerdian baina, irrintzien ordua heldu da eta irrintzilariek Gorka Zubizarretak eta Iñaki Telleriak makilak astindu bitartean Herriko Plaza girotu dute saio motz baina bizian. Arratsaldean, txalaparta bizkarrean hartu eta tabernaz taberna joango dira instrumentuaren doinua Arrasate osoan zabaltzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak