Gameiko bi makina Arrasateko biribilgunetan

Jagoba Domingo 2013ko eka. 28a, 22:09

Herriko bi biribilgune Arrasateko industria tradizioaren erakusgarri bilakatu dituzte, eta , ondorioz, itxura berrituta agertu dira. Hain zuzen ere, tornu batekin apaindu berri dute Eroski pareko biribilgunea. Horrez gain, Markulete aldean ere beste industria-pieza bat jarri dute; prentsa bat.

Ez da nolanahiko lana izan egin dutena; izan ere, ipini dituzten piezak tamaina handikoak dira. Eroskikoa zabaleran toki handia hartzen baldin badu, Markuleteko biribilgunean ipinitakoa handiagoa da altuerari dagokionez. Ez dira oharkabean pasatzen.

Hain zuzen, Frixi eraikuntza enpresari esleitu zion Arrasateko Udalak lanak egiteko ardura. Bestalde, eta garraio berezia behar dutenez, Usabiaga Elevacion enpresa izan da tornua Eroskiko biribilgunera eraman duena.

Maiatzeko erabakia

Lanak ekainean egin arren, maiatzean onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak bi biribilguneak apaintzea. Eta beharrezko lanak eginda, Arrasateren industria ondarearen adierazle diren apaingarriz jantzi dituzte bi biribilguneak. Hala ere, ez dira herrian dauden bakarrak; esate baterako, Nafarroa etorbidean, Mankomunitatearen eraikinaren alboko biribilguneak badauka berea aspaldi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak