Amaia Antzokia bete egingo dute bihar Leo Harlem eta Sergio Olalla monologistek

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko eka. 28a, 14:15

Leo Harlem monologista, bihar, zapatua, Amaia antzokian izango da, 20:00etan. Sergio Olallarekin egingo du ¿Qúe hay de nuevo? ikuskizuna. Sarrera gutxi gelditzen badira ere, salgai daude Kutxasarrerak.net atarian, 24 eurotan.

Aurrekoan GOIENA Paperean egindako elkarrizketan Harlemek  kontatzen zuen ez zaiola Elizako kontuez ezta krisiaz jardutea gustatzen. Aipatutako gaiak lankide askoren gidoietako ardatzak direla zioen arren, Harlemen ustetan, arrikutsuak dira, umorearen aitzakian bada ere, ez zaio-eta inor mintzea gustatzen. Tipo arrunta eta klasikoa dela zioen eta eguneroko gauzez barre egitea eta barre eragitea nahiago duela: "Ni neu naiz antzezten dudan pertsonaia" gaineratu zuen umorista ezagunak.

Gidoia aurrez prestatuta izaten duen arren, ikuslearen erantzunaren arabera, tokian tokira eta unean unera moldatzen ditu esan-beharrekoak. Orain arteko bideari jarraituz, Arrasatera ekarriko duen ¿Qué hay de nuevo? ikuskizuna ere jende arruntarentzako umore saio berria dela dio, inon argitaratu gabeko testuekin osatutakoa.

Sergio Olallarekin etorriko da, nork bere zatia egingo du eta gero elkarrekin borobilduko dute saioa. Harlemenek goraipatu egin zuen Olallak duen umorea egiteko modua.

Publiko euskalduna gustuko

Tolosan izango dira gaur eta orain gutxi izan dira Eibarren eta Donostian. Egun Madrilen bizi den Valladolideko umoristak gustuko du Euskal Herrira lanera etortzea. Umorea egiteko publiko onenetakoa dela dio, sentitzen duena argi adierazten duena. Barre asko egin eta ondo pasatzera joaten den publikoa dela dio eta aktoreei energia handia ematen diona.

Gaztetan, gurean oporretan

Aretxabaletan familia zuen Valladolideko laguna zuen gaztetan, eta harekin hainbat alditan etorri zen Debagoienera oporretan. Azkeneko aldiz orain 16 urte izan zen arren, oroitzapen politak gordetzen ditu. "Ondo ezagutzen dut Leintz bailara. Gustura asko ibiltzen ginen, herrian txikiteoan, Urkulu inguruan paseoan eta Getaria zein Mutrikuko hondartzetan ere bai" dio aktoreak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak