Saskibaloi kanpusa egiten dabiltza Arrasaten

Guren Zumalde 2013ko ekainaren 28a

Domekara arte egun osoko egitaraua dute 40 bat gaztetxok. Goizean hasi eta iluntzera arte saskibaloiarekin lotutako hainbat ekintza egiten dituzte.

Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergarako neska-mutikoak dabiltza egunotan Ointxe! Arrasateko saskibaloi-taldeak antolatutako kanpusean. Saskibaloiaz gain, ingelesa, aerobika, eta beroketa-saioak ere egiten dituzte. Zapatuan, Oñatin txapelketa jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak