Kepa Urteaga, Kultura eta Jaietako zinegotzia: "Zorionak Arrasate!"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko eka. 27a, 15:37

Kepa Urteaga kultura eta jaietako zinegotzia Arrasate Irratian izan dugu gaur atzean utzi berri ditugun San Juan jaien gaineko balorazioa egiteko. Herritarrak zoriondu gura izan ditu jaietan parte hartu dutelako; prestatu duen idatzia irakurtzeko, hemen klikatu. Era berean, jarraian duzue Arrasate Irratian egin diogun elkarrizketa eta baita aurtengo jaiek utzi dizkiguten irudi ikusgarrienak ere.

Sanjuanak by Jbereziartua on Mixcloud

ZORIONAK ARRASATE!

"Lehenik eta behin, Arrasate eta Arrasatearrak zoriondu nahi nituzke, eurei esker egiten baitira pasa ditugun bezalako San Juan Jaiak: herritarrek egina eta, argi ikusi denez herritarrentzat. Hasiera-hasieratik, otsailetik hona, parte hartze prozesuan aritu zareten guztiei, eta kolaboratu duzuen guztiei, ZORIONAK. Bitartean sukalde lanak egin dituzuen Antonio, Ariz, Eneritz, Itxaro, Haritz, Josu eta Igortz, ZORIONAK.

SUDC-i beste talde guztiei borondatez  eman diezuen laguntzagatik; Txikitxu- Arrostaitz eta Lore Gazteaki ere, zer esanik ez Arrasate Musikali, erakutsi duzuen borondateagatik, ZORIONAK. Euskal kulturatik aparte zuen aktibitatea jorratu duzuen guztiei, ZORIONAK. Udalaxpe, Konpartsa, Gaitero, Albokari, Ttakun eta trikitilariei, euren betiko lanetatik aparte, jai giroarekiko erakutsi duten maitasunagatik, ZORIONAK.  AED, AEK, Txatxilipurdi EHE eta Txosna batzordeari, zailtasunak zailtasun, dena aurrera joan delako, ZORIONAK.

Gaztetxeari, elkar ondo ulertu dugulako, ZORIONAK. Udaltzainei, euren laguntza baldintzagabekoagatik, ZORIONAK. Parte hartu duzuen zinegotzi guztiei ere bai, desadostasunak alde batera utzi eta haserreak ahaztu dituzuelako, ZORIONAK. Udal Gobernu taldeari eta Leireri, eman digun babesagatik eta murrizketen aurrean zertan ezin den murriztu konprenitzeagatik, ZORIONAK.

Inazio, leku guztietan egon zarelako, ZORIONAK. Dena antolatzeko, zuen eguneko ordu guztiak erabili dituzuen Pili, Karmelo eta Jon-i, ZORIONAK. Eta, nola ez, zuen lan jardunaldi bukaezinak atzo irribarre batekin bukatu zenituztelako, jaixetan dena eman duzuelako:  Iago, Bafu, Haritz eta Andoniri, ZORIONAK eta ESKERRIKASKO!"

Kepa Urteaga
Kultura eta Jaietako Zinegotzia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak