Kulturartekotasun Azoka egin dute Arrasaten

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 26a, 17:54

Azken txapan sartu dira sanjuan jaiak Arrasaten eta herritarrak azken orduak aprobetxatzen ari dira. Eguerdian, esaterako, azoka berezia egin dute Herriko Plazan. Kultura ezberdinak ezagutzeko aukera egon da eta jende ugari animatu da bertan prestatutako jan eta edana probatzera.

Kultura ezberdinen topagune bilakatu da gaurkoan Arrasateko Herriko Plaza, egin duten azoka berezia dela eta. Festetako azken txanpa izanda, gainera, jende ugari animatu da plazara gerturatu eta bertan prestatutako jana eta edana dastatzera. Besteen artean, Galizia, Extremadura, Sahara zein Pakistaneko ohiturez gehiago ikasteko abagunea egon da.

Tokian tokiko elikagaien usain goxoak herritar ugari erakarri du plazara. Olagarroa, enpanada, gazpatxoa zein kus-kusa dastatu dute batzuek eta tearen errituala ezagutu eta probatzeko aukera izan dute besteek. Gasteiztik Herriko Plazako oholtza gainera, sevillanak dantzatzera etorri den taldeak Andaluziako dantzekin girotu dute azoka.

Askotan ezezagunak edo urrutikoak zaizkigun ohitura, elikagai eta orokorrean kulturak gertuko bilakatzeko azoka arrakastatsua izan da beraz, gaurkoa.

Sanjuanen garra guztiz itzali bitartetan herritarrek azken orduak aprobetxatzen jarraituko dute.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak