Mondrako zuzendaritza taldeak ziurtatu berri duenez, Gotzon Urtzelai bergararra izango da 2013-2014 denboraldirako entrenatzailea. Urtzelaik badaki zer den Mondran jokatzea; euskarri moduan lan ederra egin zuen, adibidez, 2006-2007 denboraldian. Geroago, 2009an, Igor Gordobilek UDAra eraman zuen Bergarako jokalaria, Aretxabaletako taldea Hirugarren Mailara igo zenean. Mondran eta UDAn jokatu aurretik, baina, Bergaran egin zituen hainbat urte. Jaitsi berri diren talde guztien antzera, Erregional Preferentetik Ohorezko Erregional Mailara igotzea izango da denboraldiko helburua. Zorterik onena opa diogu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.