'Mondragonés' pilotariak 122 urte egingo zituen San Juan egunez

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko eka. 24a, 14:44

Gaurko egunez Juan Bautista Azkarate Egaña, Mondragonés moduan ezagututako pilotariak, 122 urte egingo zituen. Hori ekarri digu gogora Josemari Velez de Mendizabal historiadoreak Etorkizuna etorkizun blogean. "Mondragonések hamarkada beteko historia egin zuen pilota munduan, 1917-1927 bitartean jaun eta jabe izan baitzen kantxa guztietan. Arrasateko izena eraman zuen ohore osoz kirol praktikan zein bizitza arruntean ere". Artikulua osorik irakurtzeko, klikatu hemen.

Velez de Mendizabalek bideo bat ere prestatu du pilotariaren irudiekin eta Sancho el Sabio Fundazioari esker eskuratutako partitura baten kalejiraren musikak girotuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak