Nazioarteko Folklore Jaialdia, udako zinema eta beste, aurtengo Udazabal programan

Ubane Madera 2013ko eka. 24a, 11:18

Uztailaren hasieratik irailaren erdialdera "kalean aire zabalean eta doan" diren kultura ekintzak oinarri dituen Udazabal programa aurkeztu du Arrasateko Udalak. Kaleko dantza, musika eta zinemak osaturiko egitaraua prestatu dute. 47.549 euroko aurrekokontua bideratuko dute horretara.

Bertako eta urrunagoko gonbidatuak izango ditu Udazabal 2013ak: Arrasate Musikalen Big Bandaren musika, Bilboko Kolectivo Monstrenkoren antzerkia, Kubako Naborí taldearen erritmoak edo udako zinema, besteak beste.

Egitaraua, egunez egun: 

  • Ekainak 28, Monterron parkean, 22:30ean. Arrasate Musikaleko Big Band.
  • Uztailak 5, Herriko plazan, 22:30ean kale antzerkia. Kolektibo Monstrenko Entre lombrices
  • Uztailak 12, Seber Altube plazan hasita, 20:00etan. Gaupasa producciones-en Typical ikuskizuna
  • Uztailak 14, Monterron parkean, 22:30ean. Kubatik etorritako Naborí taldea.
  • Uztailak 19, Herriko plazan, 20:00etan. Ertza taldearekin 4X4 kaleko dantza ikuskizuna.
  • Uztailak 20, Jose Letona plazan, 20:00etan. Igelaren Bandaren kontzertua.
  • Uztailak 23, Monterron parkean, 22:30ean Nazioarteko Folklore Jaialdia.
  • Uztailak 27, Monterron parkean, 22:30ean La Maravillosa Orquesta del Alcohol folk taldearen kontzertua.
  • Ostiraletan Monterron parkean udako zinea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak