Kantu afariari bukaera eman ezinik

Goiatz Arana Begiristain 2013ko eka. 22a, 21:26

"Jarraitzaile oso fidelak ditugu, hasieratik bukaerara arte kantuan laguntzen digutenak. Bariku gauean hiru bat orduko saioa egin genuen, baina eurengatik balitz denbora gehiagoz jardungo genuke". Horrela laburbildu du Lurtaro taldeko Igor Errarte txistulariak bariku gauean Jose Letona plazan egindako kantu afaria.

Arrasateko San Juan jaietan kantu afaria egiten duten bigarren aldia izan da aurtengoa eta garbi geratu da jarraitzaile oso fidelak dituen ekintza dela. Etxetik afaria ekarrita edo tabernaren batetik ogitartekoak hartuta, asko eta asko izan ziren ekimenarekin bat egindako herritarrak; jendez bete zen Jose Letona plaza.

Afal ordua girotzeko musika

Arrasate Musikaleko ikasle talde batek egin zituen telonero lanak. Klarinete, piano eta perkusioarekin, afal ordua girotzen lagundu zuen taldeak, eta ostean etorri zen kantuan hasteko unea Lurtaro taldearekin. 

Kantuan egiteko ordua

Trikitia,  gitarra, biola, pianoa, txistua eta perkusioa. Horiekin guztiekin egiten du musika Lurtaro taldeko seikoteak, eta herritarrak entzule izatetik kantari izatera pasarazi.

60 bat abestiz osatutako kantu liburutik, Iparragirretik hasi eta Zea Mayseraino, taldekideek eurek aukeratu zituzten lehen hamarrak; baina hortik aurrera, herritarrek eurek egin zituzten proposamenak.

Hiru bat orduz egin zuten kantuan, baina jarraitzaileengatik balitz amaierarik gabeko gau batean bihurtuko litzateke; jaietako ekintzarik onena edo onenetarikoa da euretako askorentzat. Gozatu ederra hartuta egin zuten etxerako bidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak