Arrasate Musikalen emanaldia sanjuanak girotzen hasteko

Goiatz Arana Begiristain 2013ko ekainaren 22a

Arrasate Musikalek ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuen atzo, barikua, Amaia antzokian. Musika, balleta eta dantza uztartu zituen saioak eta 300-400 pertsona inguruk jarraitu zuten. San Juan jaietako emanaldi honekin, Arrasate Musikal bere 40.urteurreneko musika zikloaren azken txanpan sartu da.

Tailer musikaleko txikiek, 4-6 urte bitarteko 40 bat umek, hiru dantza egin zituzten; bi talde mistok (gitarra elektriko, tronpeta, klarinete, biolentxelo, saxo, piano, flauta…) bina obra interpretatu zituzten; eta 40 bat neska-mutikok ballet erakustaldia egin zuten, adinka taldetan banatuta, Jana Fuenteren gidaritzapean. Orotara, ordubete inguru iraun zuen emanaldiak, eta 300-400 lagunek jarraitu zuten.

Arrasate Musikalek bere 40. urteurrenaren harira antolatu duen musika zikloko 24. ekintza izan da; beste bi geratzen dira zikloa ixteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak