Alde zaharreko txokoak artelan bihurtuta

Goiatz Arana Begiristain 2013ko eka. 22a, 20:10

San Juan jaien barruan, IX. Pintura Lehiaketa egin da goizean, "giro paregabean", antolatzaileen hitzetan. 32 lagunek parte hartu dute eta bederatzik eraman dute saria. Jaien ostean ikusi eta erosi ahalko dira lanok, Kajoi tabernan.

21 nagusik, gazte batek eta hamar umek parte hartu dute pintura lehiaketan, 32 lagunek guztira. 09:00etan Tamayon materiala jaso eta 14:00etarako aurkeztu dituzte lanak Harresi aretoan. Alde zaharretik ez irtetea da baldintzetako bat eta herriko antzinako kaskoan aritu dira lanean, beraz. Plaza inguruak, Arbolapeta, Maala edo Kontzesiño kaleak jaso dituzte, besteak beste.

Arrasate Margo Taldeko kideek, Iñigo Arregi margolari arrasatearrak eta Luis Laskurain artista bergararrak osatu dute epaimahaia eta bederatzi lagun saritu dituzte, orotara:

  • Nagusietan: Antxon Kerejeta izan da onena; Eneko Arruza, bigarrena; Juanjo Altuna, hirugarrena; Esteban Oroz, laugarrena; eta Juan Karlos Aresti, bosgarrena. Maila honetan saritutako guztiak Arrasatetik kanpokoak dira.
  • Gazteen kategorian: Elsa Martinez.
  • Umeenean: Mikel Elduaien.
  • Herriko sarituak: Rakel Perez de Arenaza izan da onena eta Fernando Martinez bigarren onena.

Sari banaketa ekitaldian izan dira Arrasateko alkate Inazio Azkarragaurizar eta zinegotzi batzuk: Kepa Urteaga, Kultura zinegotzia, eta Juan Karlos Garitano jeltzalea tartean.

IX. Pintura Lehiaketara aurkeztutako lanak Kajoi tabernan jarriko dituzte ikusgai eta salgai, sanjuanak pasa ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak