Eskuz egindako askotariko bitxiak eta osagarriak ikusi eta erosteko aukera egon da azokan. Horrez gain, henna erabilita, larrua margotzeko postua egon da. Aretxabaletan sortutako Bertikal jokoa ere ezagutarazi dute.
Esan bezala, Eskuartean elkarteak antolatu du esandako azoka, Udalaren laguntzarekin. Arrasateko artisauen kolektiboa herriko zein Debagoieneko artisauez osatuta dago.