Hawkins Thugs arrasatearrak Portugalen

Jagoba Domingo 2013ko eka. 21a, 16:51

Lisboan eta Loulen, Algarve, izango dira asteburu honetan Hawkins Thugs bi kontzertu eskaintzeko. Gaurkoan Portugaleko hiriburuaren txanda izango da, bertako Facçao-Opposta taldearekin batera. Bihar zapatua, Loule-ko Bafo de Baco tabernan izango dira Mata-Ratos 'street punk' taldearekin.

Dagoeneko Lisboan dago arrasateko laukotea, kontzertua non egingo zain. Gaurkoan Facçao-Opposta, Oi! taldearekin batera joko dute, hala ere, atzo kontzertua non ospatu behar zen ez zekiten. Izan ere, Lisboan nazi mugimendu handia omen dago eta istilua eta borrokak ekiditeko, kontzertuaren antolatzaileak pribatuan eta ezkutuan antolatzen ditu. Sarrerak internet bidez saltzen ditu, horrela erosleak zeintzuk diren jakin eta azkenengo egunean posta elektroniko bidez esaten die non izango den. Talde anti-faxistak Lisboara eramatea oso arriskutsua omen da, naziak sarritan kontzertuetara ehizan doazelako. Beraz gaur Lisboan joko dutela dakigun arren, oraindik ez dakigu non.

Bihar ordea, ez dute horrelako arazorik izango. Algarve aldera joango dira, Loule herriko Bafo de Baco tabernan jotzera Mata-Ratos taldearekin batera. portugaldarrak musika eszenan urte asko daramatzate eta duela urte batzuk gurean izan ziren Des-Kontrol taldearekin jotzen. Hori da Hawkins Thugs bertan egoteko arrazoietako bat, arrasatekoen abeslaria, Tedi, DSK-ko abeslari ohia delako.

Diskoaren zain

Single-a uda aurretik kaleratzeko asmoa zuen taldeak, hala ere, betiko atzerapenak tarteko, irailerako utzi beharko dute. Momentuan, Bartzelonako Ramon Bulldozer diseinu grafikoa amaitzen diharduela esan zigun Sid baxu-joleak. Beraz, hilabete batzuk itxaron beharko ditugu diskoa esku artean izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak