Freskura! egitasmoa jarriko du abian Txatxilipurdik, uztailean zehar

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ekainaren 27a

Hirugarren urtez jarraian, Arrasateko Musakolako igerilekuetan Freskura! egitasmoa jarriko du abian Txatxilipurdik. Helburua, bi hitzetan esateko, euskal jolas eta irakurgaiak eskutik eskura ibiltzea. Txatxilipurdik Udaleko Euskara Sailaren, Aukearen eta Goiena, Argia, Berria, Gaztezulo, Irrien Lagunak eta Aizu! argitalpenen laguntzarekin antolatzem du ekimena. Astelehenetik egubakoitzera, 16:00etatik 20:00etara, ateri bada jolasak eta irakurgaiak maileguan doan hartzeko aukera izango du edozein erabiltzailek. Hartzaile gehienak haur eta gaztetxoak badira ere, helduendako aproposak diren jolas edota egunkari zein aldizkariak ere egongo dira: "Horrez gain, hainbat sorpresa ere izango da", iragarri dute Txatxilipurdikoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak