Arrasateko Sortuk elkartasuna adierazi die kalejiraren antolatzaileei eta alkateari

Goiatz Arana Begiristain 2013ko eka. 22a, 11:52

Arrasateko Sortuk prentsa oharra kaleratu du kalejiraren debekuaren harira. Alderdiaren ustetan, "debekuaren azken helburua presoen eskubideen gaia desbideratzea da, baina presoen eskubideen defentsa ezin bada kalejiran egin, urak topatuko du bere bidea". Albiste barruan, oharra osorik.

Arrasateko Sorturen prentsa oharra kalejiraren debekuaz:

"Arrasaten, hilak 24an, deituriko presoen eskubideen aldeko kalejira debekatzea eskatu du Alderdi Popularrak ezarritako gobernu delegatuak. Auzitegiek arrazoia eman diote gobernu delegatuari eta debekatu egin dute kalejira.

Psoek debekua txalotzeaz gain, alkatearen dimisioa eskatu du, argudiatuz jai egitarauan presoen aldeko kalejiraren berri ematea deitoragarria dela.

Sortutik elkartasuna adierazi nahi diegu bai antolatzaile bai alkateari. Uste dugu debeku eta trumoi mediatiko hauen azken helburua presoen eskubideen gaia desbideratzea dela, bigarren plano batean uztea. Gatazka konponduko badugu guztion eskubideak hartu behar ditugu kontuan, ez soilik batzuenak, eta horrek errealitatearekin parez pare jartzera garamatza.

Presoak egon badaude, eskubideak urraturik dituzte (dispertsioa, doktrina etab.) eta hori konpondu beharra dago.  Beste eskubide urraketa batzuk konpondu behar diren modu berean.

Presoen eskubideen defentsa ezin bada kalejiran egin, urak topatuko du bere bidea. Ondo pasau sanjuanak ta gogoratu: ez gaz danok!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak