Eskalada kalera ateratzeko, badator sanjuanetako street boulder txapelketa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko eka. 20a, 12:31

Sanjuanetako Txosna batzordeak antolatuta, aurreko urteetan oso harrera ona izan duen street boulder txapelketa  errepikatuko dute aurten. Laugarren edizioa da aurtengoa eta eskalada kalera ateratzea, jaiak girotzea eta parte hartzaile zein ikusle moduan ahalik eta jende gehien batzea dira helburuak. Ekainaren 25ean izango da, 17:30etik 20:00etara. Joannes Irizar eta Markel Mendieta eskalatzaileak atzo ibili ziren herriko kaleetan aurtengo bide edo blokeak aukeratzen. Bi kategoria egongo dira: neskak batetik eta mutilak bestetik. Partaideak banan-banan joango dira bloke edo bideak probatzen eta bide gehien saiakera gutxienetan egiten duenak irabaziko du. Izena emateko 17:30ean txosnetan agertzearekin nahikoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak