Arrasateko Goikobalu Gazte abesbatzak ikasturte amaierako kontzertua eskaini zuen atzo, eguaztena, Arrasateko Gaztetxean. Euskaraz eta ingelesez, bietara, abestu zuten, eta laurogei bat lagun batu ziren emanaldia jarraitzera. Kontzertu berezia izan zen, bi arrazoiengatik: ikasturte amaierakoa zelako, batetik; eta Rakel Murgiondok zuzendutako azkena izan zelako, bestetik. Murgiondok abesbatza uzten du eta hunkituta hitz egin zuen, eskerrak eman eta Goikobaluren urteetako ibilbidea azpimarratuz. Saio amaieran, abesbatzakoek kantu sorpresa bat oparitu zioten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.