Gatazkari irtenbidea emateko "beharrezko kolektiboa" dira iheslariak

Imanol Gallego 2013ko eka. 19a, 22:05

Debagoieneko euskal iheslari ohiek Arrasaten egin duten agerraldian,  zapatuan Miarritzen iheslarien kolektiboak egindako adierazpena "txalotu, babestu eta zabaldu" dute. Horrez gain, ETAk borroka armatua utzi ostean, "modu berezi batean erabili diren salbuespeneko neurri errepresiboak" baztertu dituzte.

Uarkapeko frontoia egindako agerraldian Miarritzeko ekitaldi eta proposamenak historikotzat jo ostean bertan egindako adierazpenak zabaltzeko "konpromisoa" hartu dute Debagoieneko euskal iheslari ohiek. Euren hitzen arabera "Euskal Herriak pairatu duen gatazkari soluziobide demokratikoa emateko garaia" iritsi da. Horretarako, irtenbide demokratikoa emateko "prozesu ireki bat bultzatzeko" ekarpena egin dute.

Neurri errepresiboak baztertzeko garaia

Adierazi dute era berean ETAk armak utzi eta geroko testuingurua erabat aldatu dela eta neurri errepresiboak "indargabetu edo berraztertzeko" akordio politikoen beharra ere azaldu dute. Bide horretatik hiru aldarrikapen egin dituzte:

  • Tortura bidezko deklarazioetan oinarrituta dauden prozedura judizialak bertan behera uztea.
  • Legedi arruntean oinarritutako arauetan artxibatuta edo amaituta beharko luketen prozedurak amaitutzat ematea.
  • Deportatuta dauden euskal herritarren mugimendu askatasuna bermatzea.

Miarritzen esan moduan Arrasaten ere konponbide garaia dela adierazi dute: "Euskal Herriaren geroari itxaropenez begiratzeko unea iritsi da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak