Xabier Letona arrasatearrak 'Argia'-ko zuzendari kargua utziko du

Goiatz Arana Begiristain 2013ko ekainaren 19a

"Dozena bat urte aski eta sobera dira halako postu batean egoteko, haize berriak ezinbestekoak dira eta bereziki goi-mailako arduretan. Betoz indar eta ideia berriak, denoi egingo digute on", adierazi du Xabier Letonak. 2002tik ari da Arrasatekoa 'Argia'-ko zuzendari lanetan eta irailean utziko du egiteko hori; 'Argia'-n bertan jarraituko du, baina kazetari lanetan. Aldizkariko egungo erredaktore buru Estitxu Eizagirrek hartuko du bere lekua.

Xabier Letonak Argia astekarian astero idatzi ohi duen Maltzagatik atalean azaldu ditu erreleboaren nondik norakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak